Destino Bilbao Hotel Elkartea

Bizkaiko hotel sektorearen ahotsa gara.

Ikus elkarteko kide diren hotelak

— Ongi etorri

Poz handia da zu hemen egotea

Álvaro Díaz-Munío
Destino Bilbao-ko presidentea

Lehenik eta behin, eskerrik asko hemen egoteagatik. Destino Bilbao Hotel Elkarteko buru gisa, oso pozgarria da egunetik egunera jende gehiagorengana iristea, aukera ematen baitigu zer egiten dugun azaltzeko eta Bilbo bezalako abangoardiako hiri batean turismoaren hazkundeari bultzada emateko.

Web honetan aurkituko dituzu gure elkartea osatzen duten hotelak, gure zereginean laguntzen diguten aliatuak eta kolaboratzaileak, eta gure helburuak betetzeko abian jartzen ditugun egitasmoak, hotel sektorea eta turismoa sustatzeko Bizkaian.

Lerrootatik animatu nahi zaitut weba arakatzen jarraitzera, eta gure elkarteko kide egitera edo gurekin harremanetan jartzera. Gure elkartea osatzen duten pertsonek pertsonentzat lan egiten dute.

Egitekoa, ikuspegia eta balioak

Bizkaiko hotelen ahotsa gara

Bizkaiko 27 hotel baino gehiagoren ordezkari gara. Haien interesez arduratzen gara.

Turismoa sustatu

Industria hirigune nagusi izan den eta penintsulako turismo helmuga bikain eta erakargarrienetako bat bihurtzen jakin duen hiria ezagutaraztea.

Hotel sektorea indartzea

sektorearen irudi erakargarria sustatzea estatuko eta nazioarteko merkatuetan.

2001az geroztik, Bilbo gara

Destino Bilbao Hotel Elkartea 2001ean sortu zen eta Bilboko metropoli-eremuko eta Bizkaiko gainerako lurraldeetako hotel gehienak biltzen ditu. Gaur egun, 27 hotel dira guztira, Bizkaiko negozio gune nagusian kokatuak, komunikazio lotune nagusietatik, aireportutik eta BEC erakustazokatik hurbil.

Bilbo eta Bizkaia osoa indartzea turismo helmuga gisa

Hiriak eraldaketa handia izan zuenetik, “Guggenheim efektuak” eta beste faktore batzuek turismoaren hazkundea eragin dute Bilbon eta Bizkaian. Zehazki, azken lau urteetan % 20 hazi da bisitarien kopurua.

Gure helburua da Bizkaia turismo helmuga gisa indartzen jarraitzea, bere nortasun zeinu bereizgarriak zainduz, hainbat sustapen ekintzaren bitartez. Modu “iraunkor eta jasangarri” batean.

Gobernu organoak

Funtsezko sektore bat gara jarduera turistikoan, Bilbon eta Bizkaian enplegua eta aberastasuna sortzeko motor indartsuenetako bat.

Presidenteordeak

Reyes Herran Iriarte

LinkedIn

Diruzaina

Iñaki Etxeguren

LinkedIn

Zuzendaritza Batzordeko kideak

Alberto Gutiérrez

Secretario

LinkedIn

Héctor Sánchez

Vocal

LinkedIn

Zure hotela garrantzitsua da guretzat

Bizkaiko hotel sektorearen ahots nagusi gisa, gure elkarteko kide diren hotelen irudi erakargarria zabaltzen dugu, eta turismoa sustatu, hainbat sustapen egitasmoaren bidez eta erakunde ugariren laguntzaz.

Bat egin nahi dut